2015/09/09

Material begetala gaika biltzeko zerbitzua

Landare-hondakinak orain arte ezarritako puntu berdinetan metatu beharko dira. Barrikako herrian zehar antolatuta dauden 12 gune dira.

-

Landa gune eta zuhaitzen mantenutik, adar eta material begetal kopuru handia sortzen da, batez ere inausketa sasoietan. Hori ikusita,Barrikako Udalak Material begetala gaika biltzeko zerbitzua berriz martxan jarri du.

Herriko hondakinen udal edukiontziak sarri askotan adar eta material begetalez gainezka agertzen dira. Zerbitzu honi esker, material begetala herriko hondakinen udal edukiontzietan amaitzea eta Zabalgarbiko erraustegira eroatea ekiditzen da.

Barrikan biltzen diren hondakin begetalak, Bizkaiko konpostegira eroaten dira, non konposta egiteko aprobetxatzen den.

Bilketa zerbitzu honek, Barrikako udalerriko gaikako bilketa jasangarria hobetzen eta optimizatzen laguntzen du, ingurumenari onura nabarmenak ekarriaz. konpostatzen den materia organikoa, ongarri modura lurrera itzuli daitekeelako, lurra aberastuz eta materia organikoaren zikloa zarratuz.

Landare-hondakinak orain arte ezarritako puntu berdinetan metatu beharko dira. Barrikako herrian zehar antolatuta dauden 12 gune dira.

Ez dago ez ordutegi ez egun finkorik hondakinak inaus-puntuetan uzteko.


OHARRA: ezin da ez palmondo ez konifera adarrik metatu (ez dira konpostagarriak). Landare inbaditzaileen (adibidez cortaderia Selloana) hondakinik ere ezin da metatu.

Atzera